· 

Tailerrak: Nork egiten du zer?

 

Inoiz pentsatu duzu nork egiten duen taldeko lanetako bozeramaile? Eta nork idazten duen azken testua? Edo nork kudeatzen dituen gatazkak? Nork hartzen duen parte gehien ikasgelan edo nork diseinatzen duen aurkezpena? Zalantzan jarri duzu inoiz egiten dituzun eginkizunek zure amaierako notari nola eragiten dioten?

 

 

Galdera horiek eta beste asko dira Aradia Cooperativak eta Parte Hartuz-ek garatutako “Hezkuntzarako Ikerkuntza-Ekintza genero-desberdintasunak modu kooperatiboan argitzeko eta kudeatzeko” proiektua gidatzen dutenak, Emakunderen bekaren finantziazioarekin (2021-2022). Ikerketa honen helburua da agerian uztea nola generoak eragina duen talde lanetan gure gain hartzen ditugun zeregin eta rol motetan.

 

Zergatik? Izan ere, uste dugu banaketa horretan barneratu ditugun arau batzuk erreproduzitzen direla, eta arau horiek eragina dutela erantzukizun handiagoak nork hartzen dituen, nork hartzen duen gehiago hitza, nork koordinatzen duen Whatsapp taldea edo nork egiten duen ihes erantzukizunetik/zereginetatik ahalik eta gehien.

 

 

 

Hainbat arrazoirengatik oso garrantzitsua iruditzen zaigu “nork egiten duen zer” galdetzea. Besteak beste: 1) Atazen eta rolen banaketa (des)berdina ikusarazteko; 2) Taldeetan sortu daitezkeen ezinegonei edo ongizateei buruz hitz egiteko, edo 3) Irakasleek gure lanari buruz egiten duten balorazioan nola eragin dezakeen eta, horrekin batera, jartzen digun notak nola eragin dezakeen problematizatzeko.

 

 

Tailerra hobeto antolatzeko, eskertuko genizuke hurrengo estekan izena ematea: 

 

 

 

Mila esker eta parte hartu!