Maiatzaren 4an eta 5ean, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, bi tailer antolatuko ditugu generoak talde-lanetan rol eta zereginen banaketari nola eragiten dion hausnartzeko. Elkarrizketa-gune horiek "hezkuntza-ikerketa eta -ekintza" ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen dira, lankidetzan genero-desberdintasunak argitu eta kudeatzeko, Parte Hartuz eta Emakunderen eskutik. Zuen zain gaude!